XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gauean ere ahatetxoa berriro sartu zen sukaldera, galdera berberak egin zizkion zakurrari, eta berriro urrezko diru pila bat utzirik, alde egin zuen.

Gaur gauean ezkutatuta geratu behar dut, ea zer den ikusteko, erabakia hartu zuen sukaldariak.

Berak dena ikusteko moduan, baina ikusiko ez zuten zoko batean ezkutatu zen.

- Lotan al zaude, Beltza? - Ez, esna nago - erantzun zion zakurrak.

- Esango al didazu: nire anaia bizirik al da oraindik, sartu duten ziegan? - galdegin zion ahateak.

- Bai erantzun zion zakurrak.

Zure anaia bizi da, eta ongi dago.

- Zuk uste duzu erregek aurkituko nauela inoiz? -jarraitu zuen galdezka ahateak.

- Hori nik ezin esan nezake -erantzun zion Beltzak, aurreko gauetan bezalaxe.

Elkarrizketa harrigarri horren ondoren, ahateak erregeren afariko soberakinak jan zituen, eta sukaldariak ikusi zuen nola, bukatu zuenean, lumak astintzen zituen, esanez: -Hau sukaldariarentzat, jateko utzi didanaren ordainetan.